Hacker=Cracker?

Hacker=Cracker? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hackercracker/@@download/image/3p43-1.jpg
2012/12/13
elkarrizketa
Xabier Mtz de Arbulo eta Cristian Rodriguez


Inondik ere ez. Hacker guztien omenez egin nahi izan dugu artikulu hau, arrazoirik gabe kritikatzen dituztelako eta komunikabideek beste batzuekin nahasten dituztelako. Askotan irakurri edo entzun dugu hedabideetan "hacker" hitza. Hala ere, normalean "cracker"-ekin nahasten dituzte.
Ez dago azalpen zehatzik "hacker" eta "cracker"-ei buruz. Egia esan, azalpen asko dago, baina egile bakoitzak ñabardura ezberdinak atxikitzen dizkio. Zuetako askok, beharbada, ez duzue "cracker" hitza sekula entzun. Ez da harritzekoa, herrialde honetako komunikabide gehienek bi kontzeptuok batu egiten baitituzte lotsa gabe.
"Hacking"-i buruz sarean dabiltzan underground testu mordoaren artean, honako hau aukeratu dugu, zuek ezberditasuna zein den uler dezazuen. "Cracker" batek, etxean sartu nahi badu, harri bat hartu, leihoa puskatu eta etxean sartuko da, etxea suntsitzeko edota zerbait lapurtzeko. "Hackerra", aldiz, etxearen inguruan bueltaka eta bueltaka ibili ohi da, begira, eta etxean sartzeko zirrikituren bat ikusten duenean, etxean sartzen da ezer hautsi gabe. Ondoren, "hacker"rak etxeko jabeari esango dio: "aizu, leihoa zabalik duzu, ez zaitez ixteaz ahaztu".
Aipatutako etxea makina da eta makinatik internet dabil. Etxeko jabea sistemako administraria da eta leihoa, segurtasun zuloa. Hori da sarearen eguneroko ogia. Nabaria denez, "hackerrek" eta "crackerrek" helburu eta helburuak lortzeko bide ezberdinak dituzte. "Hackerrak" ikasi besterik ez du nahi. "Crackerrak", berriz, etekina lortu nahi du: ekonomikoa, banketxe batean sartzen bada; industria espioitzan...
Eta txorakeria dirudien arren, ikasi beharreko mundua da hauxe. Izan ere, informatikaren underground-a ezezaguna da, baina bereziki interesgarria. 

Gomendioa


Gai honekin lotuta, informazio gehiago nahi izanez gero. Hortxe dituzue hilabete honetako orrialdeak:
www.securify.com/packetstorm (ingelesez, oso ona)
www.vanhackez.com (gazteleraz, e-zineak begiratu)
Eta euskaraz.... Noizko "hacking"-eri buruzko orrialderik euskaraz???!!!!