Hable con ella (Parle avec elle) ****

Todo sobre mi madre apartarekin Oscar saria bereganatu ostean, bere uztako umorearen kanelaz leundutako melodrama hunkigarri batekin datorkigu Pedro Almodovar zinemagile espainiarra. Bi maitasun istorio gartsu dira filmaren ardatz. Koma egoeran dagoen emakume toreatzaile batekin maitemindutako kazetari argentinar bat erietxe ilun batean dago zain. Maitea esnatzeko itxaropenez. Egoera larri berean dago ospitaleko erizain erromantikoenak maite duen dantzaria. Sentimenduz zipriztindutako drama iradokitzailea da.