'Habiak' erakusketa eta Anariren elkarrizketa musikatua Bilbon

'Habiak' erakusketa eta Anariren elkarrizketa musikatua Bilbon 'Habiak' diskoko kantuen artelanekin osatutako erakusketa inauguratuko dute eta, ondoren, Anarirekin solasaldi musikatua egingo dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/habiak-erakusketa-eta-anariren-elkarrizketa-musikatua-bilbon/@@download/image/HIZKIBRIDOAK_ABENDUAK17_FB-730x355.jpg
2021/12/17

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

'Habiak' diskoko kantuen artelanekin osatutako erakusketa inauguratuko dute eta, ondoren, Anarirekin solasaldi musikatua egingo dute.
'Habiak' erakusketa eta Anariren elkarrizketa musikatua Bilbon

Hi(ZKI)bridoak ekimenaren azken hitzordua izango da gaur Bilboko Euskararen Etxean. Anari musikariak 2000. urtean argitaratutako Habiak diskoaren inguruko ekitaldia izango da. Batetik, diskoan jasotako hamaika kantuen artelanak biltzen dituen erakusketa kolektiboa aurkeztuko dute eta, bestetik, Anariren elkarrizketa musikatua izango da.

Arte–erakusketa 18:30ean inauguratuko dute, eta abenduaren 31ra arte egongo da zabalik. Erakustetan 11 artistaren lanak ikusi ahalko dira: Izibene Oñedarra, Idoia Beratarbide, Uxue Pascual, Zaloa Ipiña, Nagore Legarreta, Marrabila, Okene Abrego, Ramon Zabalegi, Maite Arbonies, Txakur Gorria eta Alaia Gaztelumendi. 

Anariaren emanaldia, berriz, 19:30ean hasiko da, Euskararen Etxearen aurrean dagoen plazatxoan, aire librean. Elkarrizketa musikatu formatuan egingo dute: Anari bakarka arituko da eta saioa Amaia Arakistain Arrietak gidatuko du. Emanaldira joateko ez dela gonbidapenik beharko jakinarazi dute antolatzaileek eta gonbidapena lortu zutenei ez zaiela lekurik gordeko, plazan guztientzat adina leku dagoela eta.