(H)ilbeltza: Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen

(H)ilbeltza: Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen Urtarrilaren 20tik 26ra ospatuko da Baztanen Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen. Neguarekin batera (H)ilbeltzan genero beltzeko liburuen aurkezpenak, solasaldiak, errezitaldiak eta erakusketak egongo dira beste gauza askoren artean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/h-ilbeltza-euskal-nobela-beltzaren-astea-baztanen/@@download/image/argazkia5.jpg
2020/01/07

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Urtarrilaren 20tik 26ra ospatuko da Baztanen Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen. Neguarekin batera (H)ilbeltzan genero beltzeko liburuen aurkezpenak, solasaldiak, errezitaldiak eta erakusketak egongo dira beste gauza askoren artean.
(H)ilbeltza: Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen

Urtarrilaren 20tik 26ra bitarte burutuko da seigarren edizio hau inoiz baino ekitaldi gehiagorekin. Jaialdiaren web gunean kontsultatu daiteke egitarau osoa. Horretaz gain, urtarrilaren 13tik 26ra Begoña Durruty-ren Bereterretxeren Kanthoria erakusketa egongo da Arizkunenean. Ez galdu!

2015ean jarri zuen martxan (H)ilbeltza Idazleekin solasean irakurle taldeak. Genero beltzaren inguruan interesa zegoela ikusita, handik urtebetera taldeak Euskal Nobela Beltzaren Astea antolatzea erabaki zuen. Han urtarrila hilbeltza denez, hitz joko hori aprobetxaturik ordutik, urtarrilean ospatzen da nobela beltzaren astea. Gerturatu, ezagutu Baztan inguruko paraje ederrak eta barneratu literatura beltzaren munduan!