(H)ilbeltza bekak Fred Vargas itzultzeko aukera eskaintzen du

(H)ilbeltza bekak Fred Vargas itzultzeko aukera eskaintzen du Fred Vargasen Debout les morts eleberria itzultzea du helburu (H)ilbeltza bekaren aurtengo deialdiak; martxoaren 25era arte aurkez daitezke laginak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/h-ilbeltza-bekak-fred-vergas-itzultzeko-aukera-eskaintzen-du/@@download/image/f.elconfidencial.com-original-d8b-b25-382-d8bb253820d3e0f12aee5056b6b2c123.jpg
2022/01/03

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Fred Vargasen Debout les morts eleberria itzultzea du helburu (H)ilbeltza bekaren aurtengo deialdiak; martxoaren 25era arte aurkez daitezke laginak.
(H)ilbeltza bekak Fred Vargas itzultzeko aukera eskaintzen du

Euskal literatu beltza hedatu eta munduko literatura beltza euskaratzeko helburuz Baztango udalak, (H)ilbeltza elkarteak eta Txalaparta argitaletxeak bat egin dute. Honela, urtero, (H)ilbeltza beka plazaratzen dute. 2022ko edizioan Fred Vargasen “Debout les morts” eleberri itzultzea propsatu dute. Lan hau betetzeko aukeratuak 6.000 euroko saria jasoko du. 

Deialdira aurkezten direnak PDF formatuan edo paperean aurkeztu ahal izango dute eleberriaren lagin bat. Itzuli beharrekoa III. atalari dagokio, 18. orrialdetik 24.era doana, hemen deskargatu daiteke.

Epaimahaikideak Baztango Udalaren ordezkaria den Joseba Otondo, Txalaparta argitaletxearen ordezkaria den Garazia Arrula eta (H)ilbeltza elkarteko ordezkaria den Koldo Biguri izango dira eta maiatzaren 6a baino lehen erabakiko dute nor den irabazlea. Aurkeztutako itzulpenean kalitatea, aberastasuna eta sorburu-testuarekiko baliokidetza baloratuko dira. Horrekin batean sorburu-hizkuntzatik zuzenean itzultzea baloratuko da.

Urtebete izango du irabazleak itzulpena burutzeko. Epea gainditu ondoren ez da lanik onartuko eta udalak emandako dirulaguntza erreklamatzeko eskubidea izango du. Eta itzultzaileak entregatzen duenaren kalitatea, epaimahaiaren iritziz proiektuan azaldutakoa baino kaskarragoa bada, itzultzaileak jasotako dirua bueltan itzuli behearko du. Guztia ondo badoa, liburua amaituta, (H)ilbeltza, euskal nobela astean aurkeztuko litzateke. 

Irakurri hemen deialdiaren oinarriak osorik.