Gwoemul (The Host) ****

Gwoemul (The Host) **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gwoemul-the-host/@@download/image/71p54gwoemul.jpg
2007/02/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Bong Joon-ho. Aktoreak: Song Kang-ho, Byun Hee-bong, Park Hae-il, Bae Doo-na. Generoa: Beldurra. Herrialdea: Hego Korea. Urtea: 2006. Iraupena: 118 minutu. 
71.zenbakia
Aspaldian filmatutako munstro-pelikularik onena dakarkigu Memories of Murder thriller ilunaren egileak, zinez. Munstro urlehortar batek izua sortuko du Seul hiriko Han ibaiaren ertzean bizi diren lagunen artean. Sarraski lazgarria eragin eta gero, kiosko xume baten jabearen alaba bahituko du munstroak. Arriskuari muzin egin eta militarren debekua saihestuz, alabaren bila joko dute kioskoaren jabeak eta haren familiak. Munstroaren metafora oinarri harturik, gizarte hego-korearraren erraiak biluzi egiten ditu Bong Joon-ho maltzurrak, estatubatuarren kontura trufa eginez. Beldurra, suspensea, umore absurdua eta kritika soziala irudimen handiz uztartzen dituen munstro-film ikusgarri, entretenigarri eta aparta da.