Guztiontzako arauak

Euren kotxea gaizki aparkatu zutela eta, Alemaniako Jessen herriko polizia batek isuna ipini zien ibilgailuen abiadura neurtzeko radarra jartzen ari ziren beste polizia batzuei. Polizia zintzoaren lankideak harrituta geratu ziren isunaren kontu horrekin, baina polizia buruek arrazoia eman diote: denek bete behar dute zirkulazio arautegia!