Gutun Zuria letren nazioarteko jaialdia antolatuko du Bilboko Alhondegiak apirilaren 7tik 10era bita

Gutun Zuria letren nazioarteko jaialdia antolatuko du Bilboko Alhondegiak apirilaren 7tik 10era bita https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gutun-zuria-letren-nazioarteko-jaialdia-antolatuko-du-bilboko-alhondegiak-apirilaren-7tik-10era-bitarte/@@download/image/2011382346Zizek.jpg
2012/12/13
berria
Gutun Zuria letren nazioarteko jaialdia antolatuko du Bilboko Alhondegiak apirilaren 7tik 10era bita
Aurteno ekitaldia, laugarrena, Salman Rushdie eta Slovaj Zizek egileek inauguratuko dute eta, orain arte bezala, irakurtzeak nahiz pentsatzeak eragiten duten plazera transmititzea izango du helburu.

'Egin ezazu nahi duzuna, ezer egiten ez duzun bitartean: hamarkada bati buruzko gogoetak' lemapean abiatuko da, apirilaren 7an, IV. Gutun Zuria letren nazioarteko jaialdia Bilboko Alhondegian. Gizarte garaikidean askatasunaren espazio indibiduala zein den planteatu nahi dute, eztabaida sustatu, antolatzaileek azaldu dutenez.
Salman Rushdie idazle indiarraren eta Slovaj Zizek filosofo eslobeniarraren hitzaldiek inauguratuko dute laugarren ekitaldi hau, baina hurrengo egunetan Catherine Millet eta Antonio Altarriba egileak ere ariko dira, besteak beste.

Literatura errusiarra hizpide
Belaunaldi ezberdinetako idazleen partehartzearekin, letra errusiarren panorama marraztuko dute, bere aniztasunean, Alhondegian. Absurdua eta umorea, memoria historikoaren berreskurapena, herentzia sobietikoa, eleberri beltza bezalako generoen sorrera, emakumeen ekarpena... Azterketa egiteko, Vladimir Makanin edo Alexei Varlamov-en mailako idazleak gonbidatu ditu Gutun Zuriak, nahiz eta egile hasi berriek ere parte hartuko duten.

Partehartzearen bila
Herritarrak ere, ahal den neurrian, jaialdi honen parte izan daitezen nahi du Alhondegiak. Horregatik eta horretarako, Storytelling jarduera proposatuko dute apirilaren 10ean, eguerdiko 12:30ean. 'Errealitateak fikzioa gainditzen duenean' lemapean, hurbiltzen diren guztiak Alhondegiko atarian bildu eta, gutxi gorabehera 5 minutuan, nork bere bizipenen istorioak kontatzeko aukera izango du. Parte hartu nahi dutenek, izena eman behar dute martxoaren 9tik aurrera Bilboko Alhondegiko Infopuntuan.

Bestalde, Gutun Zuria jaialdiko hitzaldi eta jardueretarako sarrerak ere dagoeneko salgai daude, 2 eurotan, Bilboko Alhondegiko Infopuntuan.