Gustura kaka egiteko

Gustura kaka egiteko https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gustura-kaka-egiteko/@@download/image/82p12komuna2.jpg
2012/12/13
berria
Gustura kaka egiteko
Aberatsek ez omen dakite dirua non gastatu. Hona hemen hainbeste gustatzen zaien alferrikako gauza horietako bat: swarovski kristalezko komuna. Kristal berezi hauek Suitzan egindako luxuzko harribitxiak dira, eta ziur gure irakurleen soldatarekin ez genukeelako askorik erosiko. Komunen diseinua Jemal Wright konpainiarena da, eta haietako bakoitzak 50.000 euro inguru balio ditu. Komunaren jabeak, beharbada, gustura kaka egingo du. Gu ziur gaude, ordea, swarovski kristalek ez dutela inola ere merezi ipurdi baten azpian bukatzea.