Gustuko duzun musika, gogoratuko duzun azken oroitzapena

Garunaz oraindik oso gutxi dakigun arren, bada gauza ziur eta eder bat; ez adinak ezta Alzheimerra bezalako gaixotasunak ere, ez dituzte sekula ezabatuko zure gustuko musikaren oroitzapenak.
Musika autobiografikoa bizitzaren soinu banda dela esan daiteke; une garrantzitsuenetan entzundako abestiek osatzen dute. Maitemintzean entzun zenuena, pozik edo triste zeundela aukeratu zenuena, dantzatzeko erabilitako playlista... horiek, ez dizkizute sekula kenduko.
The Journal of Prevention of Alzheimer's Disease aldizkari espezializatuak kaleratu du ondorio hau, ikerketa egin ondoren. Gaixotasun hori dutenei beren iraganeko abesti maitatuenak jartzerakoan, une labur batez, memoria apur bat berreskuratzen zuten. Hain zuzen, Jeff Anderson Utahko unibertsitateko mediku eta irakasleak ateratako ondorioen arabera, Alzheimerdun gaixo batzuk gai dira entzuten ari diren pieza musikala identifikatu eta sortzen dien zirrararen zergatia gogoratzeko; hala, musika entzuten ari diren une horretan bizitako zatitxo hori berreskuratzeko gai dira. Ez al da miragarria?