Gurutzeen tontorra

Gurutzeen tontorra https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/02/10
albiste-laburra
Gurutzeen tontorra
Siauliai hirian dago Gurutzeen tontorra izeneko gunea. Lituaniako hiri hori 1236. urtean sortu zuten, eta laugarren mendean teutoiek okupatu zuten. 1795ean, aldiz, Lituania Errusiar Inperioaren parte izatera igaro zen, eta Polonia zein Lituaniako matxinoek okupazioaren kontra borrokatu ziren 1831 eta 1863 bitartean. Herritarren askatasun nahiak federa lotu zituen, eta aipatutako tontorrean gurutzeak ipintzen dituzte geroztik. Zenbat dauden inork ez dakien arren, herritarrek egindako kalkuluen arabera, 1990ean 55.000 inguru zeuden, eta 2006an 100.000. Ikusgarria lituaniar nazionalitatea eta elijio kristaua lotzen dituzten ikurrek osatzen duten argazkia.