Gurpilen oasia

Mendiko bizikletak baditu jarraitzaileak gurean. Azpiegiturak, ordea, eskasak dira, mendietako bidexka inprobisatuetik at, bederen. Hona hemen hutsetik hasi eta gorenera heltzeko aukera emango duen lekua: IrriSarri Bike.
Igantziko lurretan zabaldu berri dute IrriSarri Land abentura parkea. Maldan gora doan 75 hektareako eremu berde eta lasaia baliatu dute mota guztietako erabiltzaileei zuzendutako ostatuak eta abenturari loturiko jarduerak eskaintzeko. Hamabi borda, apartamentudun hotela eta aterpetxeaz gain, 1.000 metro karratuko pabilioi bat eta bi jatetxe ditu gune turistikoak, eta orotara 2,5 kilometro luze den zazpi tirolinako zirkuitua, 900 metroko tirolina erraldoia, pendulu jauzia eta tibetar zubia emozio gogorragoak sentitu eta, batez ere, ongi pasatzeko. Baina horrez gain, orain arte gurean existitzen ez zen beste zerbait ere badu Nafarroa iparraldeko parke berri honek: mendiko bizikletentzako bereziki prestaturiko zirkuituak.
Bizikleten jarduera multzoa kudeatzeko asmoz, IrriSarri Bike azpiatala sortu dute. Beronen baitan bi eremu bereizten dira nagusiki: alde batetik, enduro eta freeride modalitateak praktikatzeko zirkuituak, lau orotara, mailaren arabera kolore berdea, urdina, gorria eta beltza dituztenak, eski pisten antzera; eta bestetik, dirt jump modalitatean aritzeko lurrezko jauzidun zirkuitua. Biek ala biek, oinarrizko teknika lantzen hastetik perfekzionatu arteko bidea egiteko aukera eskaintzen dute. Izan ere, parkearen hasierako helburua familiei zuzendutako espazio bat sortzea zen. "Profesionalei bideratutako entrenamendu gunea nahi nuen nik, Kanadan nahiz Frantzian erro sakonak dituen bizikletaren kultura Euskal Herrira ekartzeko. Baina parkearen filosofiari jarraiki, harrobia landu eta hasiberriei oinarrizko ezagutzak emateko azpiegiturak eraiki ditugu", azaldu du Hegoi Ado IrriSarri Landen jarduera arduradunak.
Hala ere, parkearen xede nagusia mendiko bizikleta profesionalizatzea dela azpimarratu du. "Orain arte mountain bikea mendian egin izan da, era librean, baina parkean eskainiko ditugun monitore, gida eta bestelako ikastaroen bidez, jendeak titulazioak lortzeko aukera izango du". Lehen hartu-eman saioak, teknika hobetzeko kurtsoak edota profesionalei zuzendutako ikastaro trinkoagoak ere eskainiko dituzte, eta pilotu gazteekin talde bat sortzeko asmoa ere badute, etorkizunean goi mailan lehiatzeko prestatu daitezen.
IrriSarri Bikek eski estazioen funtzionamendua du, Alpeetako ereduari jarraiki. Erabiltzaileek diru kopuru bat ordaindu behar dute instalazioak egun batez, bi egunez, hainbat hilabetez edota denboraldi batez erabiltzeko. Teleaulkien ordez, hogei lagunentzako lekua duen gurdidun kamioi bat arduratzen da txirrindulariak zirkuituaren hasierara igotzeaz, eta erabiltzaileek nahi adina alditan hartu dezakete. Erremonte edo igogailurik gabe ibili nahi dutenek, halaber, prezio baxuagoan parkera sartu eta ibilbideak beren kabuz osatzeko aukera dute. Alokairu zerbitzua eta oinarrizko beharrak asetzeko tailerra ere eskaintzen ditu guneak.
Egutegiari dagokionez, uda garaian egunero zabalduko dute parkea, eta hasiera batean, mantenu lanak tarteko, otsailean ixtea aurreikusi dute. "Astebururo zabalik izango da, baina hortik aurrera, erabiltzaileen araberakoa izango da IrriSarri Biken jarduna".