Gurpil gaineko sugarra

Gurpil gaineko sugarra https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gurpil-gaineko-sugarra/@@download/image/roller_108_abar_1409659772.jpg
2014/09/08
erreportajea
TESTUA: Saioa Baleztena @SaioB
Lau gurpildun patinak, gorputza babesteko ekipamendu egokia eta gogoa. Batez ere gogoa. Horiek dira Roller Derbya praktikatu nahi duenak izan beharrekoak.


Euskal Herrian Roller Derbya praktikatzen duten taldeak gero eta ugariagoak dira. Baina, zer da Roller Derbya? Eta nola jokatzen da? Ziurrenik, batek baino gehiagok Drew Barrymore zuzendari eta Ellen Page protagonista zituen Whip It (2009) filmean izango zuen kirol honen berri lehen aldiz. Pista obal batean lehiatzen dira lau gurpileko patinak, babesak eta kaskoa jantzita eraman behar dituzten neskek osatutako bi talde. Talde bakoitzetik bosna neska aritzen dira pistan: hiru blokeatzaile, pibotea eta jammerra. Puntuak lortzeko, talde bakoitzeko jammerrak kontrako taldearen pibotea eta blokeatzaileak gainditu behar ditu, pista obalean bueltak eman bitartean. Jammerraren erronka blokeatzaileak saihestea eta aurreratzea bada, blokeatzaileak egiteko bikoitza du: kontrako jammerrari oztopoak jarri eta bere taldekoari bidea irekitzen lagundu. Jammerrak zenbat eta blokeatzaile aurkari gehiago aurreratu, orduan eta puntu gehiago. Partiduak ordubetekoak izaten dira, bi minutuko jam-etan banatuta.

Hazten ari den kirola
Gurean kirol berria den arren, XX. mende hasieran AEBetan sortu zen kontaktu kirol beteranoa da Roller Derbya. Chicago Tribune egunkaria izan zen, 1922an, lehen aldiz Roller Derby terminoa erabili zuena, hainbat egunetan zehar patinen gainean AEBak gurutzatu zituzten maratoi lasterketak izendatzeko. Hasieran bakarkako iraupen lasterketa zena, 30eko hamarkadatik aurrera kontaktu fisikoa ezaugarri nagusi zuen talde kirol bihurtu zen. Hainbat urtez arrakastatsuak izan ziren AEBetako hirietan egiten ziren partiduak, eta irratiz, zein agertu zenean telebistaz, ematen zituzten. 70eko hamarkadan baina, ahanzturan erori zen.
XXI. mende hasieran, ordea, AEBetan bertan, feminismoaren eta punkaren eskutik berreskuratu zuten. Eta laster jauzi egin zuen Europara. Gurean, azken urteetan loratu da. Lehen taldea Baionan sortu zuten 2011n, eta Bilbon zein Donostian iaz hasi ziren taldeak eratzen. Gaur egun, lau talde ari dira martxan. Bi Donostian, Easo Avengers eta Donostia Roller Derby (El puticlub de la lucha); bat Baionan, Violent Bitchiz; eta bat Bilbon, Botxo Killers. "Taldeak osatzea ez da erraza izan, kirol ezezaguna izateak oztopoak jartzen baitizkigu", azpimarratu du Ester Sangràk, Botxo Killers taldeko kapitainak. Zailtasunak zailtasun, lau taldeek gogotsu egin dute aurrera, eta erronka interesgarriak dituzte etorkizunera begira. Helburu nagusia Roller Derbya gainontzeko kirolak bezain errespetatua eta onartua izatea lortzea da, eta horretan dabiltza lanean buru-belarri.
Roller Derby modernoa hastapenetan feminismoaren aldarrikapenera mugatzen zen arren, gaur egun, kiroletik gero eta gehiago edaten duela esan daiteke. Euskal taldeetan iritzi ezberdinak daude: "Egia da feminismoari lotutako kirola dela, baina gure taldean kirolaren normalizazioaren aldeko borrokak indar handiagoa du orain", azpimarratu dute Easo Avengers taldeko neskek. Donostiako beste taldeko zein Bilboko neskek, aldiz, andrazkoen jabekuntzaren aldeko borrokan dihardutela azpimarratzen dute. Botxo Killerseko kapitain Sangrák ildo horretan azpimarratzen du Roller Derbya %100 feminista dela, "kiroletan emakumezkoen espazioa eta nagusitasuna aldarrikatzeko modu bat baita".

Talde berriak loratzen
Baiona, Bilbo eta Donostiako taldeetaz aparte, horietan aritu izan diren hainbat neska talde berriak sortzen ari dira. Adibidez, Botxo Killer taldeko jokalari ohia den Aida Alcaide Arrasaten ari da taldea osatzen: "Donostiako eta Bilboko hainbat jokalari ezagutzen ditugu, eta euren laguntzari esker aurrera goaz". Gainontzeko taldeek egin bezala, Facebook orri bat sortu dutela azaldu digu, "ahoz ahokoaz haratago jendea erakartzeko baliabide interesgarria delako. Udan hainbat bilera egin ditugu interesa duen jendearengana gerturatu ahal izateko", eta, dirudienez, euren asmoa irailetik aurrera entrenamenduekin serio hastea da.
Euskal Herriko taldeen lanari esker, geroz eta sendoagoa bilakatzen ari da duela urte gutxi guztiz ezezaguna zen kirol berria. "Izugarri ongi" pasatzen dutela diote jokalariek, eta esperientzia bikaina dela. 2014a, gainera, urte garrantzitsua izan da euskal Rolller Derbyarentzat, izan ere, Botxo Killers eta Easo Avengers taldeak elkartu egin dira hainbat partidu jokatzeko, Euskal Okela taldea sortuz. Etorkizunean Roller Derbyaren Euskal Selekzioa izango denaren hazia ereinda dago.

BOTXO KILLERS KIROL KLUBA (BILBO)



"Go, Botxo Killers, Go!"

Presidentea

- Patricia Barcina Rodriguez, Metal Killer.

Entrenatzailea
- Ferran Puig, Big Boss.

Jokalariak
- Ester Sangrà Fernández, Mata Hari (kapitaina).
- Andrea Mena, Miss Morphine.                     
- Paula Galván Sánchez, Madame Danger.                 
- Madalen Pinuaga Jayo, Lady Muffin.               
- Maitane Gonzalez Uruchurtu, Dragon Slayer.       
- Patricia Barcina Rodriguez, Metal Killer.                 
- Maite Leyún Orrico, Kifla Rifla.                   
- Sibila Jimenez Ciscar, Sibil Lauper.               
- Laura Gómez Hernández, Jartygan.                       
- Gloria Oltra, Gonorrea.                       
- Amaia Aldazabal Santa Basilia, Derby Doll.               
- Ane San Miguel Crespo, Kroketa Memeoh.           
- Itxaso Martín, Maremagnum.

Entrenamenduak:

Artxandako pistan (funikularraren ondoan). Astearte eta ostiraletan 19:00etan.

Kontaktua

Facebook.com/bilborollerderby                   

EASO AVENGERS (DONOSTIA)



"Do It Yourself"

Presidentea
- Eider Rodiño Díaz, Dominatrix.

Entrenatzaileak
- Arantxa Lopetegui Cámara, Madame Estricnina eta Amaia Zabala Cortázar, Queen of Pain.

Jokalariak
- Amaia Zabala Cortázar, Queen of Pain (kapitaina).
- Lara Peman Izaguirre, Lara Fast.
- Arantxa Lopetegui Cámara, Madame Estricnina.
- Eider Rodiño Díaz, Dominatrix.
- Alicia Teixeira Martín, Mamba Negra.
- Cristina Unzueta Nieto, Abuela Muerte.
- Natalia Barrios Hernández, Turanga Leela.
- Iris Jerónimo Domínguez, Lady Pond.
- Sara Mas Herrero, Saritadinamita.
- Marisol Ordóñez Arias, Quimera.
- Sara Santana Montesdeoca, Goofy.
- Patricia Molina Casado.
- Nagore Oyaga Echeveste.
- Maialen Nedjma Miranda García.

Entrenamenduak:
Mons pasealekuan (106), Intxaurrondon.
- Neguan: Astelehenetan eta asteazkenetan 20:00etan.
- Udan: Astelehenetan 20:00etan eta asteazkenetan 8:30etan.

Kontaktua
Facebok.com/easoavengers                   

VALIENT BITCHIZ (BIARRITZ)



"Fist, fist,fist anal... Fist anal à grande vitesse!"

Presidentea
- Maider Gallais, Ziggy Starfuck.

Entrenatzailea
- Cyril Guigon, Jean Fist.   

Jokalariak
- Manon Lateuliere, Ingrid La Truckeuse (kapitaina).
- Margaita Luro, Margamel.                                     
- Vanessa Baguet, Chlou Goum.                            
- Clementine Koenig, Mandarina Crash.                     
- Marie Soule, Kurt Tabanasse.                          
- Ludivine Aussel, Lulu Natic.                                  
- Sylvie Dargains, Adrienne Belleboa.            
- Samantha Guigon, Sama' Gas.                                 
- Marianne Saparrart, Maritxupita.             
- Ambre Clement, Vulverine.                
- Anais Etcheverry, Vicious Nenette.                            
- Mahilde Cassen, Bat'Hard.                
- Laure Jury Hemery, 3615 Le Tapin.            
- Lea Lateuliere, Marcia Ttack.                              
- Pascale Santos, Txapeldun.         
- Melanie Guerin, Alba Tordre.               
- Berangere Frulio, Arlette Davidson.            
- Marie Claire Casteres, Cheek y Bone.                                          
- Floriane Pigeon, Mia Salace.
- Chloe Rabillard, Cho Lapine.                                                      
- Eva Rabillard, Eva T'Defoncer.                            
- Emilie Debrus, Fee Calome.               
- Justine Broihane, Justine Biebeurk.


Entrenamenduak:
Orok Bat trinketean edo Pignada aretoan. Astearte eta ostegunetan 20:00etan.

Kontaktua
Rollerderbycotebasque.fr


DONOSTI ROLLER DERBY (EL PUTICLUB DE LA LUCHA) DONOSTIA



"No hay teta fea"

Presidentea
- Ez dute. Biltzar bidez funtzionatzen dute.

Entrenatzailea
- Maialen Gabarain, Mad-Alien.

Jokalariak
- Aurora Iturrioz, Lady Katana.
- Valvanera Salas, Black Vulva.
- Ane Salaberria, Traga Perras.
- Furia Soprano, Furia.
- Sonia Lopson, Kill Bee.
- Jessica Espetec, Srta. Lash Nikov.
- Nora Barrimor, Pomelito Blue.
- Maitane Fornielles, Putón Verbenero.
- Ane Sevillano, Villana Montana.
- Rebeca Bazan, Calabacín Warren.
- Ana Torrado, Niña Repelente.
- Esti Agirre, Ice Scream.
- Sara Balas, Supernova.
- Garazi Iruretagoiena, La Garra.

Entrenamenduak
Manteo kiroldegian, Grosen. Astelehenetan eta asteazkenetan, 20:00etan.

Kontaktua
Facebook.com/pages/Donosti-Roller-Derby