Gure Zirkuak seigarren bira prest du eta ostiralean abiatuko du Maule-Lextarren

Gure Zirkuak seigarren bira prest du eta ostiralean abiatuko du Maule-Lextarren Zuberoako hiriburuan, Maule-Lextarren, ekingo dio Gure Zirkuak bere seigarren birari apirilaren 28an. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gure-zirkuak-seigarren-bira-prest-du-eta-ostiralean-abiatuko-du-maule-lextarren/@@download/image/1200-GURE-ZIRKUA.jpg
2023/04/26

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Zuberoako hiriburuan, Maule-Lextarren, ekingo dio Gure Zirkuak bere seigarren birari apirilaren 28an.
Gure Zirkuak seigarren bira prest du eta ostiralean abiatuko du Maule-Lextarren

Aipatu dutenez sekula baino ibiltariagoa izango da ipar-hego eta luze-zabal zeharkatuko baitu Euskal Herria 2023an zehar. 
Behin Zuberoako egonaldia amaituta, Gipuzkoara sartuko da eta maiatzean Andoainen eta Lazkaon egongo dira. Ekainean, Bizkaira abiatuko dira. 

Aurtengo helburua sekula iritsi gabeko eskualdeetara iristea da. Horien artean daude Bilbo Ezkerraldea eta Tafalla aldea Nafarroan. Hona hemen oraingoz ezagutzera eman dituzten ordutegiak:

Maule-Lextarren asteburua egingo dute, apirilak 28an 19:00tan, apirilak 29an 16:00 eta 18:30etan eta apirilak 30, igandea, 11:00tan.
Andoinera Maiatzak 5ean iritsiko dira eta emanaldiak 5ean (19:00tan), 6an (16:30 eta 19:00), 7an (12:00 eta 18:00), 12an (19:00) eta 13an (16:30 eta 19:00) izango dira.

Andoaindik Lazkaora igaroko dira. Maiatzaren 19an 19:00etan arituko dira, baita 20an ere (16:30 eta 19:00), 21ean (18:00), 26an (19:00), 27an (16:00 eta 19:00) eta 28an (18:00) eta ekainaren 2an (19:00) eta 3an (16:30 eta 19:00). 

Sarrerak gurezirkuak.eus webgunean eskura daitezke.