Gure Zirkua bueltan da
Euskarazko lehen zirku ibiltariak lehen datak zabaldu ditu... galduko duzu?

Oiartzun, Berriz eta Gasteiz izango dira Gure Zirkua ikuskizun ibiltariaren bigarren denboraldiko lehen hiru geltokiak. Oiartzunen maiatzaren 3tik 12ra egongo dira pailazo, trapezista zein malabaristak, Berrizen maiatzaren 17tik 26ra bitarte eta Gasteizen aldiz, maiatzaren 31tik 15era. Sarrerak dagoeneko eskuragarri dituzue!
🔴🎟🎪 2019ko BIRAKO LEHEN EMANALDIETARAKO SARRERAK JADA SALGAI @ticketea-n!!!
— Gure Zirkua (@GureZirkua) 2019(e)ko apirilaren 15(a)
📍📆 OIARTZUN, maiatzak 3 - 12: https://t.co/WH516cSr7d
📍📆 BERRIZ, maiatzak 17 - 26: https://t.co/Nl57TgB2yR
📍📆 GASTEIZ, maiatzak 31 - ekainak 15: https://t.co/kCMcBxYzH1
🎪🎪#GureZirkua🎪🎪 pic.twitter.com/Xs6xqZMaM0
Iaz sekulako arrakasta lortu zuen Gure Zirkuak, sarrerak agortuta. Oraindik ikuskizuna ezagutzen ez duzuenontzat, zirku klasiko baten aldagaiak ditu: bikote xelebre batek egiten ditu aurkezle lanak (Poxpolo eta Don Martin) ikusleen algarak eraginez; magoak eta malabaristak izango dira, trapezio eta oihaletatik zintzilikatuta mugimendu ikusgarriak egingo dituztenak eta abar. Hamabi artista guztira. Ordu eta erdiko ikuskizuna da, atsedenik gabekoa. Ilusioa sortzen du, erritmo bizikoa da eta ikusleak ez du tarterik izango aspertzeko. Ez galdu!