'Gure oroitzapenak', Joseba Sarrionandiaren obran oinarritutako filma

'Gure oroitzapenak', Joseba Sarrionandiaren obran oinarritutako filma Modu kolektiboan sortu dute; ezagutzen duzu? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gure-oroitzapenak-joseba-sarrionandiaren-obran-oinarritutako-filma/@@download/image/Captura de pantalla 2018-04-11 a las 12.26.02.png
2018/04/11
berria
Modu kolektiboan sortu dute; ezagutzen duzu?
'Gure oroitzapenak', Joseba Sarrionandiaren obran oinarritutako filma

Gure oroitzapenak, Joseba Sarrionandiaren obran oinarritutako film kolektiboa da, eta Adabakik ekoiztu du. Aste honetan aurkeztu dute proiektuaren trailerra; oraindik ez baduzu ikusi, bota begiratu bat!

 

Sarrionandia luzaro irudirik gabeko poeta izan da. Izoztuta balego bezala, hogeita hamar urtez zuri beltzeko argazki bat izan da euskaldunontzat. Argazki bat eta bakarra. Irudirik eza. Ausentzia.

Sarri iruditan agertzea du helburu Gure oroitzapenak filmak. Eta nola egiten da hori? Bada, gure ustez, ez da egiten argazki zuri-beltzezko harekin. Edo 2016ko amaieran hainbat hedabidetan agertutakoaz. Poeta ez da ezer, bere obra ez bada. Eta horregatik, Sarri iruditan jartzeko gure modua, bere poemak edo ipuinak zinemara ekartzea izango da.

Horren asmoz, Euskal Herriko eta beste zenbait herrialdetako hamabi zinemagileren pieza banak osatzen dute proiektu hau. Proiektuan parte hartzen duten zinegile guztiek badute harremanik poetarekin, dela pertsonala eta afektuzkoa, dela literarioa, dela miresmena… Hauek dira filmean parte hartu dutenak:

 

 

Baina, gainera, auzolana ere bada non, honetan edo hartan, berrehun lagun baino gehiago aritu baitira. Laster eskainiko dute informazio gehiago, egon adi!