Gure mugikorreko datuak erabiltzen dituzte enpresek zenbat kobratu erabakitzeko

Adibidez, lokalizazioagatik, mugitzen edo geldi gauden badakite, bateria asko edo gutxi geratzen zaigun, norbaitekin gauden edo bakarrik, zertaz dihardugun eta baita gure terminalaren prezioa eta urteak. Datu horietako batzuk erabili ditzakete enpresa handiek. Hau urtez urte erosketetarako mugikorraren erabilera hazten doalako gertatzen da, nahiz eta ordenagailua den errege oraindik ere.
Gure mugikorrek errazten duten informazioa izugarrizkoa da, eta hori probestuz enpresek erabiltzaile bakoitzari prezioa bat esleitzen digute. Twitter-eko zenbait erabiltzailek euren dudak adierazi dituzte Uber zerbitzuaren tarifei dagokienez. Dirudienez Uber-ek gehiago kobratzen du erabiltzaileek bateria gutxi baldin badute mugikorrean. Logikaren arabera bateria agortzear duten bezeroek azaltzen zaien lehen prezioa onartuko dute.
2016. urtean gezurtatu zuen Uber-ek bateriaren arabera kobratzen zuenaren ideia, baina onartu zuen datu pila zituela eskura. Aldatuko al zuen bere politika Uber-ek leku eta helmuga bereko zenbait erabiltzailek frogatu ostean gehiago ordaindu dutela bateria gutxi baldin badute?
Askok galdegiten diogu gure buruari ea aplikazioek gure datu guztietarako sarbidea ote duten. Non onartu nuen nire bateriaren maila jakin zezaketela? Erraza da arrail txikiak aprobetxatzea, iaioak dira enpresa teknologikoak horretan. Kasu honetan, Uber-ek badaki noiz duzun bateria gutxi aplikazioak informazio hori behar duelako bateria aurrezteko modura pasatzeko. Espainiar Estatuan Kanariar Isletako hegazkin konpainiek geolokalizazioa erabiltzen duten hegaldi garestiagoak eskaintzeko %75eko deskontua duten bezeroei. Noski, hegazkin konpainiek hau gezurtatu egin dute.
Argi dago promozioak eta iragarkiak beti existituko direla, eta ez luke zertan txarra izan enpresek gure datuak erabiltzea, beti ere guretzat interesgarriak izan daitezkeen iragarki eta eskaintza pertsonalizatuak egiteko bada. Hori bai, betiere gure intimitatea errespetatuz eta informazio hori modu etiko batean erabiliz.
Alta, hasiera batean ez genuen pentsatu biltzen dituzten datuak gure aurka erabili zitzaketenik produktu edo zerbitzu bati prezioa jartzerako garaian. Elkarrizketa bat, nire bateriaren egoera edota non nagoen bezalako informazioek nire aurka jokatu dezakete zerbait erosterako garaian.
Mugikorrek gure osasuna eta jarduera fisikoari buruzko datuak ere badituzte. Irudikatzen al duzu bizi aseguruek informazio hori eskura edukitzea? Gure mugikorrek gure dirua xahutzeko ahalmenaz asko esaten dute, prestatuak al gaude sektore guztietan prezio pertsonalizatuak dituen gizarte baterako? Denborak esango du.