Gure Iruñearen 2011ko agenda gainezka dator

Gure Iruñearen 2011ko agenda gainezka dator https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gure-irunearen-2011ko-agenda-gainezka-dator/@@download/image/20111265362Agendaren_aurkezpena.JPG
2012/12/13
berria
Jai herrikoien eta parte hartzaileen aldeko plataformak aurtengo jardueren zerrenda aurkeztu dute. Ostiralean, Korrika Gala eginen dute Movie aretoan.

Hilabetez hilabete izango da zerekin gozatu Gora Iruñearen eskutik.
Hona hemen egitarauan ageri diren hitzorduetako batzuk:

Otsailaren 10etik 13ra:
Kultur astea Anaitasunan.
Martxoaren 9tik 12ra. Sexualitateari buruzko jardunaldiak Alegria peñan.
Apirilaren 16an. Txalaparta Topaketa Alde Zaharrean.
Maiatzaren 14an. Sanduzelaiko koadrilen eguna.
Ekaina: Hilaren 2tik 5era Arrosadiako jaiak, 10etik 12ra Errotxapeako jaiak, hilaren 24an eta 25ean Anaitasuna peñaren asteburua...
Uztailaren 3a: Entzierroaren lasterketa La Jarana egunean.
Abuztuaren 26an. San Agustin eta Kaldereriako jaiak
Irailaren 23tik 25era. San Fermin Txikito.
Urriaren 8tik 12ra: Etxabakoitzeko jaiak.
Azaroaren 19an: Garagardo jaia Jarauta kalean.
Abenduaren 16an: AEK gaupasa San Fermin peñan.