Gure ikuskizunak probokatzaileak dira

Bilbon jaio zen Deabru Beltzak kale antzerki taldea. Hamar urte pasatu dira lehen antzezpen haietatik, eta, azken urteetan, arrakasta itzela lortu du talde bilbotarrak. Orain munduan barrena dabiltza, jaialdiz jaialdi. GAZTETXULO arrakasta horren inguruan mintzatu da Garbitxurekin, taldeko zuzendari eta koordinatzailearekin.
Deabru Beltzak taldeak dagoeneko hamar urte bete ditu. Nola hasi zen guztia?
Duela hamar urte hainbat talde profesionaletako gazte batzuk elkartu ginen. Amets bat genuen: ikuskizun bat prestatu nahi genuen. Orduan, gure lehendabiziko muntaia aurkeztu genuen: "Kontzertu beltza" izeneko txotxongilo ikuskizuna. Negu Gorriak musika taldean inspiratu ginen obra hori egiteko.
Kale antzerkia egiten duzue. Mundu erraza al da?
Leku asko bisitatu ditugu, jende ugari ezagutu dugu, eta talde piloa ezagutzen ari gara. Hori pribilejioa da guretzat. Azkenean beti ikasten duzu besteek egiten dutenaz, eta alderantziz. Azkeneko lau urte hauetan, amets batean bizi gara.
10. urteurrenean ospakizun berezirik egiteko asmorik baduzue?
Egia esan, iaz, gure azkeneko ikuskizuna asmo horrekin estreinatu genuen. Hiru urte generamatzan ezer berririk egin gabe, eta egokiera hori aprobetxatu genuen. Egutegiaren arabera, eta denbora izanez gero, zerbait egingo dugu urteurrena ospatzeko.
Ezagutzen ez zaituztenentzat, nolakoak dira zuen antzezlanak?
Gure ikuskizunak probokatzaileak dira. Beti diogu, esku bat danborrean, eta bestea probokazioan daramagula. Azken urteetan hori hartu dugu gure ezaugarri bezala, eta, efektu bereziekin, suarekin jolasten dugu. Hurbiltzen denak beti zerbait berezia ikusiko du.
Sua beti izan al da horren garrantzitsua zuen ikuskizunetan?
Azken bospasei urteotan, ia gehienetan erabili dugu sua, eta guretzat oso garrantzitsua da. Asko ikertu dugu alde horretatik, asko kontrolatzen dugu, eta gure zigilua bihurtu da. Sua eta suaren inguruko guztia ikuskizunaren parte izaten da.
Azken ikuskizunarekin zenbat denbora daramazue?
Maiatzean urtebete egin genuen, 71 ekitaldi egin ditugu jada. Ez dago txarto!
Ikuskizun bakarrarekin ibiltzen zarete, edo aurrez estreinatutakoak ere tartekatzen dituzue?
Ikuskizunen artean aukera daiteke. Eguna eta obra libre badaude, ez dago inolako arazorik ikuskizun bat edo beste aukeratzeko. "Su danborrak" ikuskizunak izan da jendeari gehien gustatu zaion antzezlana. Ia lau urte daramatzagu lan honekin, eta izugarrizko curriculuma lortu dugu berari esker. Ikuskizun honekin, urteko egun asko hartuta ditugu. Hala ere, oro har, antolatzaile bakoitzak erabakitzen du zein antzezlan nahi duen.
Euskal Herritik kanpo ere maiz ibiltzen zarete.
Bai, baina oso nekatuta gaude. Horrelako bidaiek neke handia eragiten dute. Duela hamabost egun Brasiletik itzuli ginen, Kuban ere izan ginen, eta Ukrainiara ere joatekoak gara Europa mailan Suitzan, Alemanian eta Belgikan ere izan gara. Oso bizitza nekagarria da.
Nekagarria, baina polita aldi berean, ezta?
Bai, hori izaten da antzerkilarien ametsa. Hala ere, Euskal Herrian lan gehiago egitea gustatuko litzaiguke. Azkenean familia eta lagunak denbora luzez uzten dituzu. 130 egun, edo gehiago, pasatzen ditugu elkarrekin, eta azkenean, lankideak familia baino gehiago ikusten dituzu.
Herrialde bakoitzean jendeak nola erreakzionatzen du? Nola nabaritzen duzue arrakasta duzuen edo ez?
Frantziako publikoa, adibidez, nahiko diziplinatua da, eta kale antzerkiaren ikusle amorratuak izaten dira. Kuban, berriz, bost ekitaldi egiteko kontratua genuen, baina sei bat egitera behartu gintuzten, publikoak eskatuta. Venezuelan, 2.000 pertsona autografoak eskatzen izan genituen, bi ordu eta erdiz. Kale antzerkian horrelakoak gertatzea ez da oso normala.
Iaz "Donostia 2005" saria jaso zenuten. Zer eragin du horrelako sari bat jasotzeak?
Oso pozgarria izan zen. Egia esan, jaso dugun sari bakarra izan da, eta ilusio handia egiten du. Baina guretzat, lana izatea da saririk onena. Gure taldeak arrakasta badu, egin dugun lanaren eraginez izan da, eta ez sari bat jaso dugulako. Gainera, ez dakigu horrelako sari bat jasotzeak eragin zuzenik izan duen edo ez; guk behintzat ez dugu nabaritu, aurten beste urteetan baino gehiago deitu gaituztenik. Halere, oso pozik gaude, izan ere, udan festaz festa ibili gara.
Aker, akelarreko deabrua da ikuskizun honetako protagonista. Deabru Beltzak taldeko kideek, perkusioa, piroteknia eta efektu espezial ikusgarriak erabiltzen dituzte obra honetan.
Goiz batean, bokalak esnatu egin dira, eta umeei bisita egitea erabaki dute. Umeekin kantatzera, jolastera eta euren istorio txikiak kontatzera hurbilduko dira.
Antzerki bihurtutako kontzertu bat da Les diables Noirs. Ikuskizun honetan sei deabru elkartzen dira; cabaret-etatik eta elizetatik, ekialde urrunetik eta mendebaldetik etorritako deabruak dira. Sua, erritmoa eta festa uztartzen dituzte ikuskizun honetan.

Les tambours de feu/Su danborrak
Aker, akelarreko deabrua da ikuskizun honetako protagonista. Deabru Beltzak taldeko kideek, perkusioa, piroteknia eta efektu espezial ikusgarriak erabiltzen dituzte obra honetan.
A,e,i,o,u
Goiz batean, bokalak esnatu egin dira, eta umeei bisita egitea erabaki dute. Umeekin kantatzera, jolastera eta euren istorio txikiak kontatzera hurbilduko dira.
Les Diables Noirs/Deabru beltzak