Gure historian barrena

Gure historian barrena https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gure-historian-barrena/@@download/image/48p16-1.jpg
2005/01/04
kritika
Testua:
48.zenbakia
Bideojokoetan jardutea gogoko duzu, eta asper-asper eginda zaude etxean dituzun jokoekin? Ikastolen Elkarteak gure historiaren zenbait pasartetan oinarritutako hiru abentura joko plazaratu berri ditu, gaztetxoentzat. Ikasteko eta ondo pasatzeko aukera ezinhobea. 

Ahunzturaren birusa 1. Jakinduriaren putzua
XIII. mendetik XX. mendera arte jazotako gertakari historikoak hizpide ditu: Elkanoren gaztaroa, Oñatiko San Migel elizaren eraikuntza, Gaztelugatxe eta pirata ingelesen erasoak, Biasteri eta ardogintzaren garai bateko metodoak eta Gernikako bonbardaketa, besteak beste.
83 pertsonaiek parte hartzen dute, haietatik 15 aski ezagunak: Juan Sebastian Elkano itsas gizon getariarra, Francis Drake pirata ingelesa, Castor Uriarte arkitektu eta idazle bizkaitarra, Leonor de Guzman Alfonso XI Espainiako erregearen maitalea…
57 agertoki: hala nola, Gasteiz, Gernika, Bilbo, Biasteri, Loiola, Gaztelugatxe eta Oñati.
Ahunzturaren birusa 2. Rikstum tenientea
XIX. mendetik XX. mendera bitartean egindako industria eraikinetan eta industriagintzan oinarrituta: Iraultza Industriala, Agorregiko burdinola, Munduko Lehen Gerra eta ontzi industria, Donostiako tabako lantegia, Abetxukoko El Ancora irin lantegia,  Gasteizko Azucarera Alavesa…
79 pertsonaia ageri dira: Dolores Ibarruri "La pasionaria" politikari bizkaitarra, Jose Antonio Ibarra eta Tomas Zubiria enpresari bizkaitarrak, Jose Manuel Lujanbio "Txirrita" bertsolari altzatarra, Jose Maria Usandizaga musikari donostiarra…
72 agertoki: Donostia, Bilbo, Gasteiz, Pasaia, Eltziego eta beste.
Ahunzturaren birusa 3. Loperen zorigaitza