Gure galaxia hasi da beste galaxia batekin talkan

Gure galaxia hasi da beste galaxia batekin talkan Esne Bidea, gure galaxia, Andromea galaxiareki, gure bizilagun galaktikoarekin, talka egiten hasi da jada. Hubble teleskopioarekin egindako ikerketa baten bidez jakin ahal izan dute hau zientzialariek. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gure-galaxia-hasi-da-beste-galaxia-batekin-talkan/@@download/image/Milky-Way-Galaxy.jpg
2020/09/03

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Esne Bidea, gure galaxia, Andromea galaxiareki, gure bizilagun galaktikoarekin, talka egiten hasi da jada. Hubble teleskopioarekin egindako ikerketa baten bidez jakin ahal izan dute hau zientzialariek.
Gure galaxia hasi da beste galaxia batekin talkan

Andromeda galaxia, M31 izenez ere ezaguna, bilioi bat izarrek osatzen duten espiral bat da, Esne Bidearen antzeko neurrikoa. 2,5 milioi argi urtera dago, eta guregandik hurbilen dagoen galaxia da. 

AMIGA deitutako programa batek galaxia horren nukleo distiratsuak ikertu ditu, Argi distiratsu hauetan zehar begiratzean, ikertzaile taldeak behatu zuen argi hau Andromedak xurgatzen zuela eta gune ezberdinetan xurgaketa aldatu egiten zela. 

Argi-koroa moduko hau ia ikusezina da eta 1,3 milioi argi urtera dago. Honek esan nahi du argi-koroa hau jada elkarrekintzan dagoela gure galaxiarekin. Honela azaltzen du Samantha Berek Yale Unibertsitateko zientzialariak: Gas gordailu honek galaxiaren barruan etorkizuneko galaxiak sortzeko erregaia du, baita supernobak sortzeko ere. Galaxiaren iraganeko eta etorkizuneko eboluzioaren inguruko pistaz beteta dago, eta azkenik, gure bizilagun galaktikoa xehetasun handiagoz ikertu ahal izango dugu. Beraz, bi galaxiak talka bidean daude eta gaur 4.000 milioi urte bitartean modu eliptikoan fusionatuko dira.