Gure espermaren kalitatea murriztu egin da azken 40 urtetan

Gure espermaren kalitatea murriztu egin da azken 40 urtetan Etorkizunean haurrak edukitzea sekulako erronka izango da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gure-espermaren-kalitatea-murriztu-egin-da-azken-40-urtetan/@@download/image/1366_2000.jpeg
2022/11/22

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Etorkizunean haurrak edukitzea sekulako erronka izango da.
Gure espermaren kalitatea murriztu egin da azken 40 urtetan

Jaiotza-tasa jaisten ari bada egungo prekarietate egoerarengatik. Ugalketa krisi batek zifra horiek oraindik eta gehiago murriztuko ditu. Dirudeiez, etorkizunean gizonezkoek ugalkorrak izateko arazoak izango dituzte. Eiakulazio bakoitzeko espermatozoide kopurua urritu egin da ia mende batetik hona. Ez dago argi zerk eragiten duen fenomeno hau. 

Human Reproduction Update aldizkarian argitaratu du Jerusalengo Unibertsitateak ikerketa. Bertan 53 herrialde ezberdinetako 153 gizonezko aztertu dira. Ateratako ondorioen arabera, espermatozoide kontzentrazioa %51,6 murriztu da.

Azken 40 urtetan, espermatozoide kopurua azkarrago murrizten ari da. Ikerketak estimatzen du, horrela jarraituz gero antzutasunaren mugara iritsiko garela. 

Hagai Levine irakaslea ikerketa honen burua da eta ez dakit joera hau zehazki zerk sortzen duen. Zientzialariek duten hipotesi baten arabera kimikoek disruptore endokrinoei eragiten doe, baita inguruneko beste zenbait faktorek ere. Hau da, kimikoen eraginpean asko egonez gero, disrupzio hormonal bat jasateko aukera dago. 

Espermatozoideen eraginkortasuna fetuaren garapen fasean gertatzen da. Orduan gizakiok sortutako substantzia kimikoen eraginpean bagaude, estresa pairatzen badugu eta gaizki elikatzen bagara antzutasuna jasateko arriskua dugu. Bizi estilo osasuntsuak espermatozoideen kalitatea hobetu lezake. 

Espermatozoide urritasunak ez du soilik ugalkortasunean eragiten. Hauek zenbait gaixotasunekin lotura dute (bihotz-arazoak, diabetesa eta testikuluetako minbizia) eta bizi-itxaropen laburragoarekin. Joera honek, gizonezkoen osasunean eragin negatiboa du, beraz.