Gure datuen truke soldata kobratzea

Gure datuen truke soldata kobratzea Nikolaos Laoutaris ikerlariak lan eskaintza urriaren arazoa konpontzeko proposamen bitxi hau egin du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gure-datuen-truke-soldata-kobratzea/@@download/image/TELE2-Teleport-5.jpg
2020/03/11
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Nikolaos Laoutaris ikerlariak lan eskaintza urriaren arazoa konpontzeko proposamen bitxi hau egin du.
Gure datuen truke soldata kobratzea

Lan eskaintza etengabe murrizten doa, eta horren errudun nagusia teknologia da. Horrela, etorkizun hurbilean ez da guztiontzat lanposturik izango; hainbat herrialdetan biztanleko soldata bat ezartzeko aukera ikertzen dabiltzan bitartean, Nikolaos Laoutaris ikerlariak honakoa proposatzen du; sare sozialei eskaintzen dizkiegun datu pertsonalengatik kobratzea.

Ikerlariak kalkulatu duenez, lau laguneko familia batek urtean 18.000 euro irabazi ditzake bere datuen truke. Hain zuzen, egun doan eta libreki eskaintzen dizkiegu gure datu pertsonalak Facebook, Instagram, Twitter, Google, Amazon, Netflix, HBO eta egunero erabiltzen ditugun milaka app eta plataformei. Eta zer egiten dute gure datuekin? bada enpresei saldu, hauek guk geuk jakin baino lehenago erosi nahi ditugun produktuen publizitate pertsonalizatua zabaltzeko. Eta beste milaka gauzetarako.

Bada gure datuekin aberasten badira, zergatik ez trukean kobratu?