Gure Bazterrak, Donostian
Jaialdia lehen aldiz izango da hirian; urriaren 11n egingo dute, Convent Garden aretoan.

Aurtengo Gure Bazterrak jaialdia Donostian izango da. Dagoeneko laugarren edizioa egitera doaz, eta lehen aldiz izango dira hirian. Urriaren 11n egingo dute musika festa, Convent Garden aretoan.
Edizio honetarako sei talde eta bakarlari ekarriko dituzte: Lehior, Havoc, Yellow Big Machine, Nerabe, Oso Fan eta Ane Leux izango dira taula gainean.
Jaialdia 19:00etan hasiko da, eta 15 euroren truke hemen lortu ditzakezu sarrerak.