Gure atmosferan geroz eta CO2 gehiago dago eta ez dirudi honek atzera bueltarik duenik

Gure atmosferan geroz eta CO2 gehiago dago eta ez dirudi honek atzera bueltarik duenik Ez gaude irtenbidetik hurbil zientziaren esanetan. Irmo agertu da bere hitzetan Patricia Espinosa, Nazio Batuen idazkari exekutiboa. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gure-atmosferan-geroz-eta-co2-gehiago-dago-eta-ez-dirudi-honek-atzera-bueltarik-duenik/@@download/image/1366_2000.jpeg
2021/10/28

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Ez gaude irtenbidetik hurbil zientziaren esanetan. Irmo agertu da bere hitzetan Patricia Espinosa, Nazio Batuen idazkari exekutiboa.
Gure atmosferan geroz eta CO2 gehiago dago eta ez dirudi honek atzera bueltarik duenik

Munduko potentzia nagusiak etorkizunean garbiagoak izateko helburuak zehazten ari dira, baina hala ere, karbono dioxido mailek errekorrak hausten jarraitzen dute, goitik, noski. "Gure bizimodu osoa birplanteatu beharra dugu". 

Nazio Batuen azterketaren arabera, 2030. uretan 2010ean zegoen CO2a baino %16 gehiago egongo da. Planetaren tenperatura 1,5 gradu baino gehiago igo ez dadin, %16 igo beharrean, CO2 mailak %45 jaitsi beharko lirateke. 
Helburutik oso oso urruti gaude adituen arabera. Konfinamendu garian gauzatu zen nahi gabeko CO2 igorpen jaitsierak ere ez du ezertan lagundu jomuga hauek hobetzen. 

Azaroaren 1ean Glasgow-en (Eskozia) COP26 deitutako konferentzia ospatuko da. Bertan, munduko agintari nagusienek klima aldaketaren inguruan eztabaidatuko dute eta egoera ikusita erabakiak hartu. Nazio Batuen erakundeak herrialde guztiei euren garraio sistemak, industriak eta energiak berrikusteko eskatu die eta oro har, gizartearen bizimodu osoa birplanteatzeko. 

Izan ere, honi buelta eman ezean amaierarik gabeko sufrimendua aurreikusten dute adituek, batez ere, planetaren berotzean errurik gutxiena izan duten pertsonengan. 
Boris Johnson, Erresuma Batuko Lehen Ministroak uste dut oso zaila izango dela akordio batetara iristea, hala ere aipatu du lortu daitekeela. Ea hala den.