'Gure Ahotsak' emakume musikariei ikusgarritasuna emateko kontzertua

'Gure Ahotsak' emakume musikariei ikusgarritasuna emateko kontzertua Martxoaren 7an izango da, Donostiako Viktoria Eugenia Antzokian, 19:00etan. Sarrerak salgai daude. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gure-ahotsak-emakume-musikariei-ikusgarritasuna-emateko-kontzertua/@@download/image/Maria-Amolategi-La-Basu-Koldo-Soret-Idoia-Asurmendi-Victor-Sanchez-Jon-Insausti.jpg
2021/02/10
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Martxoaren 7an izango da, Donostiako Viktoria Eugenia Antzokian, 19:00etan. Sarrerak salgai daude.
'Gure Ahotsak' emakume musikariei ikusgarritasuna emateko kontzertua

Emakume musikariz osatutako egitarau batek ez luke harridura sortu behar, baina oraindik ere ekimen berezietan soilik ikusi daitekeen zerbait da, Gure Ahotsak kontzertua kasu. Hirugarren edizioa ospatuko dute Martxoaren 7an, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian; aurtengo gonbidatuak Idoia, Matilda, La Basu eta Niña Coyote eta Chico Tornado izango dira.

Emakumeak oholtza gainean oraindik salbuespena badira, are gehiago instrumentu bat jotzen denean; halaxe nabarmendu dute aurtengo protagonistek. Aurreko bi edizioetan bezala, martxoaren 8a aitzaki hartuta antolatu dute emanaldia, eta lau bloke izango ditu, bakarlari edo talde bakoitzeko bat. Era berean, aurreko urteetan oholtzara igo diren musikariak gogoratu ditu: 2019an Sara Mansilla, Olatz Salvador, Elena Setien eta Izaro izan ziren, eta 2020an Ainhoa Larrañaga, Sara Zozaya, Maren eta Belako.