Gunkanjima

Gunkanjima https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/05/13
albiste-laburra
Gunkanjima
Hitza honek gerra itsasontzia esan nahi du, eta horixe da Japoniako mamu-irla bati jarri zioten izena. 1890ean Mitsubishi enpresak eremua erosi eta ikatza ateratzeko bi putzu zulatu zituen. Garai hartan, 5.300 pertsona joan ziren bertara bizitzera. Eskulanaren beharrak gora egin zuen, eta familia gehiago hartzeko, 1916an, eraikin berriak egin behar izan zituzten. Umeentzako parkeak, zinema aretoak, tabernak, jatetxeak, dendak, gimnasioa, ospitalea, eskola, tenplu budista eta putetxea ere eraiki zituzten. Baina irlako bizitza ez zen batere erraza; 1.300 langile lan istripuen ondorioz, gaixorik, gosez edo nekeak jota hil ziren. Ondorioz, askok saiatu ziren itsasora salto eginda Japoniar kostaldera heltzen.