'GUK, nosotros', Argentinara joandako euskaldunei buruzko dokumentala

Nuria Vilalta iruindarrak orain urte batzuk egin zuen bidaia Argentina eta Uruguaira, eta bertan euskal nortasuna mantentzen duten euskaldunekin eta haien ondorengoekin egin zuen topo. Geroztik, haien testigantzak biltzen jardu du kolaboratzaile, lagun eta ezagunen bidez, eta 'GUK, nosotros' izeneko dokumentala osatu du.
Kontatzeko beharrak eta ikertzeko nahiek mugitutako proiektua da Nuria Vilaltak orain urte batzuk abian jarritakoa. Ez dute ekoizpen etxeen eta instituzio publikoen laguntzarik izan berau burutzeko, eta Rio de la Plataren alde bietan (Argentinan eta Uruguain) egin dituzte grabaketak, soilik beren baliabideak erabiliz.
Road Movie itxura hartu du dokumentalak, bertan bizi diren euskaldunen hitzak eta ideiak biltzen baititu. Gugandik 10.000 kilometrora bizi diren euskaldunak dira, baina haien ametsak eta kezkak ez dira gureekiko horren ezberdinak.
"GUK, nosotros" dokumentala proiektu erabat independentea da. Euren lanagatik, denboragatik eta dedikazioagatik diru saririk jaso ez duten lagunek osatu dute. Horregatik, halako egitasmoak ekonomikoki laguntzeko aukera eskaini dute Sarean.
Zure ekarpentxoa egin nahi baduzu, sartu hemen eta eman zure babesa. Haiek eta gainerako euskaldunek ere eskertuko dizute.

Laguntzeko