Guk, Argentinako euskaldunei buruzko dokumentala

Guk, Argentinako euskaldunei buruzko dokumentala https://www.gaztezulo.eus/albisteak/guk-argentinako-euskaldunei-buruzko-dokumentala/@@download/image/2010104300703_primera_inmigracion.jpg
2012/12/13
berria
Guk, Argentinako euskaldunei buruzko dokumentala
Nuria Vilalta 28 urteko bilbotarrak egin du, eta Rio de la Platako bi aldeetan bizi diren euskal herritarren eta haien ondorengoen gorabeherak -zergatik utzi zuten sorterria, esate baterako- eta kultura ezagutzera ematen du. Bertakoen testigantzak ez ezik, irakasleenak, kazetarienak eta historialariak ere jaso dituzte.

Argentinara ikastera joan zen duela urtebete pasatxo Nuria Vilalta eta denbora tarte honetan errodatu du dokumentala. Road movie modukoa da; herriz herri eginiko bidaia ikusten da lanean. Oraingoz, dokumentala gauzatu ahal izateko, bere patrikatik atera ditu sos guztiak bilbotar gazteak, baina espero du laguntza publiko zein pribatuak eskuratzea.
Egileak argitu nahi izan du filmak ez duela bakarrik ikuspegi historikoa. "Gertatutakoa ezagutzera emateaz gain, dokumentalak hunkitu nahi du, eta xehetasunetan sakondu".