“Guiri” , euskarazko hitza

“Guiri” , euskarazko hitza https://www.gaztezulo.eus/albisteak/guiri--euskarazko-hitza/@@download/image/32p19-2.jpg
2012/12/13
berria
“Guiri” , euskarazko hitza
Gaztelaniaz, kanpotarrak edo turistak izendatzeko, "guiri" hitza erabili ohi da. Ba zenekiten hitz hau euskaratik datorrela? "Giristino" hitzaren laburdura da "guiri". Lehen Karlistadan, karlistek "giristino" esaten zieten liberalei, Maria Cristina erreginaren jarraitzaile ziren eta. Karlista-tropen zati nagusia euskal hiztuna zen, eta soldadu liberal gehienak, berriz, erdaldunak (bertakoak salbu) eta kanpotik etorriak. Horrez gain, tropa liberalek brigada ingelesen laguntza izan zuten borroka ugaritan. Beraz, karlistak terminoa gaztelaniaz erabiltzen hasi ziren. Gerora, oro har, atzerritarrak izendatzeko erabiltzen hasi zen hitza.