Guerreros **

Guerreros ** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/guerreros/@@download/image/17p44-4.jpg
2002/03/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Daniel Kalparsoro. Aktoreak: Eduardo Noriega, Eloy Azorin, Ruben Ochandiano, Roger Casamajor. Generoa: drama. Herrialdea: AEB. Urtea: 2002. Iraupena: 111 minutu.  
17.zenbakia
Guerreros   **
Salto al vacio gordina errodatu zuenetik ez digu ezer onik eskaini Daniel Kalparsoro zinemagile donostiarrak. Guerreros filma ere ez zen salbuespen izan. Kosovoko gerrara laguntza humanitarioa eskaintzera doan soldadu espainiar talde baten pasadizoak ditu ardatz aipatu ekoizpenak. Soldaduen xedea bakea mantentzea bada ere, pixkanaka-pixkanaka, biolentziaren atzaparretan eroriko dira. Boterea, morala eta beldurrari buruz hausnartzen du Kalparsorok filmean. Pelikulak arimarik ez du. Piroteknia hutsa besterik ez da.