'Guernica' margotzen

'Guernica' margotzen https://www.gaztezulo.eus/albisteak/guernica-margotzen/@@download/image/2012544343Pablo_Picasso_Guernica_Margotzen.jpg
2012/12/13
berria
Carlos Saura zuzendari espainiarrak Goya, Buñuel, Dali edota Mozart izan ditu ardatz bere filmetan. Esku artean duen proiektu berrian Pablo Picasso izango da protagonista eta margolariak Guernica nola sortu zuen azalduko du. 33 dias izango du filmak izenburu, izan ere, antza denez, pintoreak denbora hori behar izan zuen XX. mendeko margolanik garrantzitsuenetakoa osatzeko. Artista malagarrarena herrikide batek egingo du, Antonio Banderasek, hain zuzen ere. Errodajea udan da hastekoa.