Gudarako garra ***

Pentsamentuak ez dira entzuten eta hori izango da gure armarik bortitzena. Labirinto iluna abestiko esaldi honek ederki laburbiltzen du Zalla-Balmasedako laukotearen jarrera. Indarrik ez zaie falta, ez horixe, errealitatearekiko amorrua musika bidez adierazteko. Horixe baita diskoaren funtsa: gudarako garra. Gitarra zorrotzez, baxu sendoz eta mingain armatuz josita datozkigun bederatzi kantu propiok eta Anestesiaren bertsio interesgarri batek (Begi bat) osatutako kontraeraso indartsua, MusikHerria diskoetxeak babestuta. Adi egon!