Guachimonteseko piramide borobilak

Guachimonteseko piramide borobilak https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/12/10
albiste-laburra
Guachimonteseko piramide borobilak
Teuchitlan, Jalisko estatuan dagoen hirigunea, eraikuntza berezi batzuen kokalekua da, Guachimontes izeneko piramide borobil naturalena, hain zuzen. Guadalajaratik ordubetera dago eremu natural paregabea. Arkeologoek urteak aztertzen daramatzaten arren, oraindik ez dute lortu piramide natural horien esanahia zein den edo zertarako balio zuten jakitea. Hipotesien artean, k.a 300. eta k.o. 900. urteen bitartean bertan bizi izan zen gizarte aurre-hispanikoaren bizilekua izan zela uste da. Izan ere, monumentu berezi horietatik gertu beste hainbat eraikuntza ere aurkitu dituzte, besteak beste, anfiteatro bat eta bi pilotaleku. Misterioz jositako parajea!