Groenlandia itzulerarik gabeko unean dago: berotegi efektua geratzea lortuta ere izotza gutxitzen joango litzateke

Groenlandia itzulerarik gabeko unean dago: berotegi efektua geratzea lortuta ere izotza gutxitzen joango litzateke Ozeanoetan deskargatzen den izotz kopurua gainazalean pilatzen den elurra baino gehiago da. 2000. urtetik glaziarrak 500 gigatona izotz galtzen ari ziren. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/groenlandia-itzulerarik-gabeko-unean-dago-berotegi-efektua-geratzea-lortuta-ere-izotza-gutxitzen-joango-litzateke/@@download/image/groenlandia-derrite-punto-sin-retorno.jpg
2020/08/19

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Ozeanoetan deskargatzen den izotz kopurua gainazalean pilatzen den elurra baino gehiago da. 2000. urtetik glaziarrak 500 gigatona izotz galtzen ari ziren.
Groenlandia itzulerarik gabeko unean dago: berotegi efektua geratzea lortuta ere izotza gutxitzen joango litzateke

40 urtetan bildutako satelite irudiek erakusten dute Groenlandiako glaziarrak horrenbeste murriztu direla, ezen klima-aldaketaren arazoari buelta emanda ere izotza gutxitzen joango litzatekeela. Aurkikuntza honek esan nahi du Groenlandiako glaziarrak itzulerarik gabeko inflexio puntu batera iritsi direla, non egiten duten elurrak ez duen ordezkatzen urtzen den izotz guztia. 

Ikertzaileek hilabetero sateliteetako informazioa aztertzen zuten Groenlandiako 200 glaziar ikertuz. Hauen behaketek frogatzen dute zenbat izotz hausten den icebergetan edo zenbat glaziar urtzen diren ozeanoan. Urtean erortzen den elur kopurua ere erakusten du ikerketak. Behaketa honek erakusten du galtzen hasi zen izotz kopurua izugarri hazi zela 2000. urtetik aurrera, urtean 500 gigatona galduz. Elurteak ez dira maila berean hazi eta azken hamarkadan glaziarren izotz galera berdin mantendu da berrezartzen den geruza baino azkarrago galtzen duelarik izotza2000. urtea aurretik izotz geruzak bere masa galdu zein irabazteko probabilitate bera zuen. Egungo klimarekin, izotzak masa irabaziko du soilik 100 urtetik behin. 

Groenlandiako glaziarrak murriztea arazo larria da gure planetarentzat. Urtzen den izotzak Ozeano Atlantikoan amaitzen du, eta azkenik, munduko ozeano guztietan. Groenlandiako izotza itsas maila igotzearen arrazoi nagusietako bat da: pasa den urtean ozeanoak 2,2 milimetro bi hilabetetan hazteko adina izotz urtu zen Groenlandian.