Groenlandia Arabiar Emirerri Batuetako koktel tabernei izotza saltzen hasi da

Groenlandia Arabiar Emirerri Batuetako koktel tabernei izotza saltzen hasi da Arctic Ice deitzen da erakundea eta iragartzen duenez saltzen duen izotza aratza eta ezohikoa da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/groenlandia-arabiar-emirerri-batuakeko-koktel-tabernei-izotza-saltzen-hasi-da/@@download/image/pexels-james-cheney-7002772.jpg
2024/02/06
Arctic Ice deitzen da erakundea eta iragartzen duenez saltzen duen izotza aratza eta ezohikoa da.
Groenlandia Arabiar Emirerri Batuetako koktel tabernei izotza saltzen hasi da

Norbaitek daiquiri frozen bat nahi? Dubaiko etxe orratzen batean koktela hartzen dutenek Groenlandiako antzinako glaziarren izotzarekin batera hartuko dute.

Artic Ice erakundeak arduratzen da Groenlandiako fiordoetatik izotza bildu eta Arabiar emirerri Batuak herrialdera bidaltzeaz, taberna oso esklusiboetan saltzeko. Groenlandian ohikoa da bertako izotza edarietan erabiltzean. Asko saiatu dira izotz hau esportatzen, arrakastarik gabe. Artic Ice erakundea badirudi bide onetik doala. Bere sortzaileetako batek, Malik V. Rasmussen-ek, ziurtatzen du izotz hauek ez dutela burbuilarik eta milurtetan konprimituak egon direla. Gainera, ohiko izotza baino motelago urtzen omen da. Ur mineral izoztua baino aratzagoa da gainera. Bada izotz-kubo berezi hauek Dubain amaitzen dute.

Erakundearen webguneak dio: “Artikoko izotza, glaziar naturaletatik zuzenean eskuratzen da. Hauek 100.000 urte baino gehiago doaz izoztuak. Izotz geruza hauek ez dira inongo zorurekin sekula kontaktuan egongo eta giza jardueragatik sortutako eragile kutsakorrek ez dituzte eraldatu. Honegatik, artikoko izotza Lur planetako H2Orik garbiena da”.

Arctic Ice 2022an jarri zen martxan, baina bere lehen 20 tona metriko izotz orain dela gutxi bidali ditu. Sortzaileek, honegatik jaso dituzten kritika zaparradak ezustean harrapatu ditu. Sare sozialetan, erabiltzaileek ez dute begi honez ikusten negozioa: “Ez zenukete kezkatuagoa egon behar krisi klimatikoagatik, ez glaziarreko ura saltzeagatik?” edo “Zer da distopia hau?”. Beste zenbait erreakzio eta mezu pribatu haratago joan omen dira Rassmussen-ek esan duenaren arabera, “heriotza mehatxuak” jasotzeraino ia.

Alabaina, erakundeak bere negozioa defendatzen du esanez ingurumenarekin adeitsua dela eta balore soziala duela. Groenlandia inguratzen dituzten fiordoak icebergez gainezka egoten dira, glaziarretara lotuta zeudenak dira, baina askatu egin direnak. Arctic Ice erakundeak itsasontzi berezi bat du, garabi bat duena, eta izotz oso zehatzaren bila, -glaziarraren azpiko zatiarekin kontaktuan egon ez dena-, ateratzen da. Izotz hau aratzena da eta uretan atzematean zaila da, guztiz gardena baita. Horregatik, herrialdean “izotz beltza” bezala ezagutzen da.

Behin zati egokia aurkitu ondoren, garabiarekin biltzen dute eta plastiko urdinetako kaxatan gordetzen dute itsasontzia bete arte. Behin izotz guztia jasota, islandiar ontzi-enpresa batek Danimarkara eramaten du eta bertatik beste itsasontzi batera igarotzen dira zuzenean Dubaiera doana. Bertan, Natural Ice deitutako enpresa lokal batek merkaturatzen du Groenlandiako izotza, beste izotz mota batzuekin batera.

Arctic Ice enpresaren arabera, Groenlandiatik Danimarkarako garraioa karbono igorpenetan baxua da, hozkailu-kontenedore gehienak hutsak egon ohi direlako. Izan ere, herrialdeak izoztutako produktu gehiago inportatzen ditu esportatu baino.

Erakundeak karbono neutrala izatea jarri du helburu moduan. Behin horniketa katea zehaztuta eta karbono lorratza kalkulatuta, saiatuko dira gehiegizko igorpen horiek konpentsatzen aireko CO2a xurgatzen teknologia berritzaile baten bitartez.

Alabaina, Rasmussen-en helburu nagusia Groenlandiarentzat diru-iturri berriak sortzea da, Danimarkaren ekonomiaren menpe baitaude. Hazkuntza ekonomikoa berebizikoa da herrialdeak independentzia gehiago eskuratzeko, bai ekonomikoki eta baita politikoki ere.