Greziak sexu berekoen arteko ezkontza eta adopzioa legeztatuko ditu
“Berdinen arteko ezkontza gauzatzeko legeak egingo ditugu”, esan zuen lehen ministroak telebista publikoan. Informatu zuenez, legea onartzeko epea “ez da luzea izango”, nahiz eta oraindik ez duen data zehatzik.
Iragarpenaren ostean, greziar hedabideek ekaineko europar parlamentuak baino lehenago aurkeztuko dela espekulatu zuten. Lehen ministroak ziurtatu zuen legeak “ume eta bikote askori” onurak ekarriko zizkiola, beste greziarren eskubideak kaltetu gabe. Lege proiektuak ez dituela Grezian indarrean dauden ugalketa lagunduko arauak aldatuko ere azpimarratu nahi izan zuen.
Lege proiektuak alderdi kontserbadorea zatikatuko duela espero da. Alabaina, oposizioko alderdi ezkertiarraren, -Syriza-, lehentasunezko gaia da homosexualena. Euren burua den Stefanos Kessalkis homosexuala da eta lagundutako ugalketaren bitartez berak eta bere senarrak guraso bilakatu nahi dutela aitortu du.
Aurreko gobernuarekin Syriza alderdiak, sexu bereko bikoteen ezkontza zibilak legeztatu zituen 2015ean. Lege hark propietate eta herentzia kontuak konpondu zituen, baina haurren adopzioa ez zuen aurreikusi.
