Greziak gizonezko homosexualei odola ematea debekatzen zien betoa kendu du

Greziak gizonezko homosexualei odola ematea debekatzen zien betoa kendu du Greziako gobernuak, azkenik, modu ofizialean, harreman homosexualak dituzten gizonezkoei odol-emaile izatea galarazten zien betoa kendu du. Arau hau, zentzugabeki, hamarkada luzetan egon da indarrean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/greziak-gizonezko-homosexualei-odola-ematea-debekatzen-zien-galarazpena-ezabatu-du/@@download/image/odol emaileak.jpg
2022/02/03

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Greziako gobernuak, azkenik, modu ofizialean, harreman homosexualak dituzten gizonezkoei odol-emaile izatea galarazten zien betoa kendu du. Arau hau, zentzugabeki, hamarkada luzetan egon da indarrean.
Greziak gizonezko homosexualei odola ematea debekatzen zien betoa kendu du

Thanos Plevris, greziar Osasun ministroak adierazi du, odol-emaile izateko burutu beharreko galdetegia eraberritu duela eta, bertatik,  gizonezko homosexualen inguruko galdera atzerakoia kendu duela. 

Abuztuan, ministroak kargua eskuratu eta berehala, eskatu zuen Odol Emaile Nazionaleko Zentroko irizpideen berrikuspena. Debekua indarrean zegoen 1977. urtetik eta HIESAren pandemia betean, 80ko hamarkadan, bere horretan mantendu zen. Pandemia honen ondoren, arau ulertezin hau alboratu ez zuen herrialde gutxienetakoa izan zen Grezia. 

Albiste pozgarria da, beraz, azkenik araua ezabatu izana. Bada garaia debeku eta lege baztertzaile bezain surrealistekin amaitzeko.