Grengus

Grengus https://www.gaztezulo.eus/albisteak/grengus/@@download/image/Horn_Of_The_Rhino_Grengus.jpg
2012/04/06
kritika
Testua: Haize Galarraga
Horn of the Rhino
128.zenbakia
Ez dago urrutira joan beharrik kalitate bikaineko doom-sludge eta antzeko lur azpiko ahotsak entzuteko. Hirukote bilbotar honek berriro harritu gaitu Amerikako basamortu sakonetako edota Europa iparraldeko tundretako espiritu ilunak gogora ekarriz. Paraje hauetan garatu diren erritmo tetrikoen konbergentzia eman da Bilbon, Xanperekin lortutako soinuarekin batera, Iberdrolako dorreari ere itzala egingo liokeen lana biribilduz. Diskoak ez du alferrik galtzeko unerik, abestiak bata bestearen atzetik irentsiz goaz taldearen malgutasunak lagunduta. Ahozkoari dagokionez ere monotoniarik ez, ahots garbiak gailentzen diren arren, abeslaria eroso baitabil garrasi itogarri eta etsiekin atsekabea transmititzen.