Gregory Isaacs

jamaikarra hil berri da Londresen, biriketako minbiziak jota. Reggae musikak emandako izen handienetakoa bihurtu zen 70eko hamarkadan. My Only Love izan zen bere lehen abesti arrakastatsua eta aktore ere jardun zuen, Rockers pelikulan (1978) hain zuzen ere.