Greenpeace GKEak baso erreen usaina duen autoko aire-gozagarria sortu du
Argentinan, bi minutuero bi hektarea baso galtzen dira. Edo berdina dena, orduero 30 futbol-zelaien zabalera duten lurrak.
Egoera benetan da kezkagarria da: azken bost urteetan 35.000 hektarea baso galdu dira baso-suteen ondorioz. Estimazioen arabera sute hauen %95 gizakiak sortuak izan dira, nahita ala nahi gabe.
Deforestazio honek ondorio ugari dakartza: espezieen desagertzea, klima-aldaketa, desertifikazioa edota indigena eta nekazarien utzaraztea.
Egoeraren kontzientzia piztu eta argentinar basoak babesteko helburuz, The Juju agentziak pinu erreen usaina duen autoko lehen aire-gozagarria sortu du Greenpeace erakundearentzat.
Itxuraz, ohikoa dirudi, pinu itxura du eta auto barneko ispiluan zintzilikatzen da. Hosto freskoen usaina beharrean, ordea, ke eta egur erre usaina du.
Egitasmoak votaporlosbosques.org galdetegian parte hartzera animatzen du jendea. Galdetegiaren emaitzak herrialdeko kongresuan entregatuko dira, agintariek irtenbideak bilatu ditzaten, egunero horrenbeste baso erretzea ekiditeko. Hemen ikusi dezakezu kanpainarako sortutako iragarkia.
