Greenpeace espiatzeagatik zigortua

1,5 milioi euroko isuna jarri dio Frantziako Epaitegi batek EDF enpresari. Frantziako elektrizitate ekoizle handiena da EDF eta Greenpeace talde ekologista espiatzeagatik zigortu dute. Gisa honetako multinazionalek ekologistei dieten beldurra agerian jarri du albisteak. Eta ekologistei horrelako beldurra dieten enpresak izaten dira gero euren iragarkietan energia berdeaz hitz egiten digutenak.