“Green Naugahyde”

“Green Naugahyde” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/green-naugahyde/@@download/image/Primus_Green_Naugahyde.jpg
2011/10/07
kritika
Testua: Haize Galarraga
Primus
122.zenbakia
Hamabi urte igaro dira Primusek azken diskoa atera zuenetik. Antipop izeneko hartan James Hetfield eta Tom Morelloren neurriko kolaboratzaileek kutsu elektriko eta rockeroagoa eman zioten azken emaitzari. Green Naugahydere honetan, berriz, Les Claypool baxujole eta abeslaria bere jatorrira itzuli da. Bere hitzetan “azken disko honek hasierako materialaren oroitzapenak dakartza”. Jay Lane aspaldiko bateriaren itzulerak eta Larry Lalonde azken aldiko gitarra jolearen estiloak eragina izan dute atzerabuelta horretan. Hirukoteak berezko dituen erritmo zoroak eskaintzen ditu, beti bezala baxua nabarmenduz eta Claypoolen ahots xelebrearekin.