“Gravestone Skylines” ***

“Gravestone Skylines” *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gravestone-skylines/@@download/image/hellmouth.jpg
2011/04/04
kritika
Testua: Haize Galarraga
Hellmouth
117.zenbakia
Judas Priest edo beste talde heavy baten diskoaren hasiera izan zitekeena, kanpai hotsa eta guzti, laster batean hardcore bizi eta amorratua bihurtzen da. Hatebreed edo Walls of Jericho bezalako metal-hardcore taldeek irekitako bideak jarraitzen ditu Detroiteko laukoteak. Ez dago atsedenaldiarako lekurik, black eta death metalari keinu lotsati batzuk eginez, erritmoa frenetikoa da. Abeslariaren amorrua ez da segundo batean ere geratzen. Bateriaren eta gitarra riffen irmotasunak burua astintzen digu mailua bailitzan, oso desegokia bihotzeko gaixotasunen bat duenarentzat.