Gratitude (Side four)

Gratitude (Side four) https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gratitude-side-four/@@download/image/earth_wind_fire_1361271746.jpg
2013/02/04
kritika
Testua: Iñigo Etxarri
Earth, Wind & Fire
137.zenbakia
Gratitude (Side four)
Nixonen Estatu Batuetan, 60ko hamarkadaren amaieran, kontrakultura mugimenduaren baitan sortu zen Earth, Wind & Fire. Iraultza sexuala eta nazionalismo beltzaren ondorioetako bat izan zen Illinoisen, Chicagon, sortutako talde hau. Disko, soul, funk... musikaren erreferente izanik, 1975ean argitaratu zuten Gratitude lana, eta horren laugarren zatiarekin geratu naiz. Sing a song eta Can't Hide Love abestiek modu berezian transmititzen dute hippie espiritua; maitasuna, psikodelia... Gaur egun martxan jarraitzen dute, nahiz eta Maurice White abeslari oiharekin ez izan.