Gran Torino

Eastwood nekaezina da. Chalenging filmaren oihartzuna oraindik itzaltzeke, hemen da berriro. Eta oraingoan ez da zuzendari lanetara mugatu, bera baita filmeko protagonista nagusia. Walt Kowalski, Koreako gerrako beteranoa, auzune batean erretiratuta bizi da. Azken urteotan bizilagun zituenak hil egin dira, edo alde egin dute. Kowalskik hainbeste gorroto dituen asiarrak ailegatu dira haien hutsunea betetzera. Norbait bere autoa lapurtzen saiatzerakoan, dena aldatuko da.