“Gran Riserva”

“Gran Riserva” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gran-riserva/@@download/image/31p15-2.jpg
2003/06/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Dzihan & Kamien
31.zenbakia
“Gran Riserva”
Ez dakigu Austrian ardo ona ote duten, eta egia esan, ardozaleak ez garenez, guri bost. Musikazale amorratuak garen neurrian, Austriako musika gero eta gehiago interesatzen zaigu. Kruder & Dorfmeister eta G-Stone disketxekoekin hasi zen hango edari musikalekiko zaletasuna eta orain, Dzihan & Kamien-ekin, zaletasuna menpekotasun bilakatu da. Denborarekin ardoak irabazten duela diote, eta denborarekin ere, bikote honen musikak irabazi egin du. Aurreko lanetan maila bikaina lortu zuten arren, oraingoarekin marka guztiak ondu dituzte. Poliki dastatu beharrekoa.