Grafologia ordenagailuetan

Grafologia ordenagailuetan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/grafologia-ordenagailuetan/@@download/image/19p24-2.jpg
2012/12/13
berria
Ordenagailuak iritsi direnetik testu prozesadoreen bidez idazten dugu. Beraz, grafologiak (idazkeran oinarrituta, jendearen izaera aztertzen duen zientzia) indarra galdu duela pentsa genezake. Lexmark informatika enpresako psikologo Aric Sigmanek, ordea, ordenagailuetako letra motei buruzko ikerketa sakona plazaratu du. Haren esanetan, adibidez, Comics Sans letra mota erabiltzea egozentrismoaren seinale da. Letra txikiak erabiltzeak, berriz, nork bere buruarengan konfiantza duela adierazten du. Edozein lanpostutarako aurkezteko, Times letra erabiltzea gomendatzen du Sigmanek eta teknologia berrietan oinarrituriko lanpostuetarako, aldiz, Verdana mota.