Graffittiaren eboluzioari buruzko erakusketa, Gasteizen

Arte urbanoaren baitako hainbat alorretako 19 artisten lanak, eta korronte honek 60ko hamarkadatik ona bizi izan duen garapenaren gaineko errepasoa jasotzen ditu "Inside. Arte Urbano" izeneko erakusketak. Martxoaren 6a arte bisita daiteke, Caja Vital Kutxa Fundazioa Aretoan.
Graffittigintza , Djak, break dancea, rapa hiri-artearen adierazpide ezberdinak dira, eta horregatik, denek dute lekua Gasteizen ikusgai den "Inside. Arte Urbano" erakusketan.
60ko hamarkadaz geroztik diziplina hauek guztiek bizi izan duten eraldaketa eta, gaur egungo artista berritzaileenen emaria dira protagonista Caja Vital Kutxa Fundazioa Aretoan. Ekintza ia-ia marjinal eta klandestino gisa jaio zena hip hopari loturiko graffittigintza adierazpen kultural abangoardistena da egun, diziplina errekonozitu eta baloratua.
Hain justu momentuko artista laudatuenetako batzuen lanak daude ikusgai Gasteizen. Caja Vital Kutxa Fundazioa Aretoa oso modu industrial eta urbanoan apaindu dute Berlin, Nadaserio, Dbr, Sebas, Sune, Igloo, Verso, Kapone eta Bayer graffittigileen obrak paratzeko.
Asteburuetan, gainera, zuzeneko musika emanaldiekin osatuko dute erakusketa. Ostiral eta larunbatetan, 20:00etatik 21:00etara bitarte, break dance, Dj eta hip hoparen munduan oilar-bataila gisa ezagunak diren ikuskizunak izango dira.
Ondoko hau da urtarrilerako aurreikusitako zuzenekoen programa:
Urtarrilak 7: Dj Mute all
Urtarrilak 8: Dj Mute all + Soul flavas
Urtarrilak 14: RAP "Punto de inflexion"
Urtarrilak 15: Dj Mute all
Urtarrilak 21: Dj Mute all
Urtarrilak 22: RAP Piara
Urtarrilak 28: Dj Mute all
Urtarrilak 29: Dj Mute all