Gradu amaierako lana; 10 zuhaitz landatzea

Gradu amaierako lana; 10 zuhaitz landatzea Filipinetan, unibertsitateko ikasle guztiek bete behar dute baldintza hori legez. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gradu-amaierako-lana-10-zuhaitz-landatzea/@@download/image/filipinas.jpg
2019/06/07
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Filipinetan, unibertsitateko ikasle guztiek bete behar dute baldintza hori legez.
Gradu amaierako lana; 10 zuhaitz landatzea

Hemendik aurrera, Filipinetan gradua atera duten ikasleetako bakoitzak 10 zuhaitz landatu beharko ditu legez. Hain zuzen, Gary Alejano kongresistaren lege proposamena onartu dute maiatzaren 19an; Alejanok 2016ean egin zuen lehen proposamena. 

Eta zergatik atera dute lege berri hori? Zifrei erreparatzen badiegu, baso mozketa ilegalaren ondorioz, herrialdeak bere basoen %30 galdu du. Alta, lege berriari esker, ikasleek 175 milioi zuhaitz landatuko dituzte urtero; horietatik soilik %10 bizirauten badu ere, 525.000 milioi zuhaitzen belaunaldi berria izango du Filipinak. Poztekoa, ezta?